Ikastetxeko titularrak ondorengo erantzunkizun hauek ditu:
- Ikastetxeak baimena eman zen momentuan ziurtatutako giza baliabideak eta bitarteko materialak izatea. Dena den, elementu horiek izan dezaketen edozein gorabehera baimena eman dion organoari jakinaraziko dio eta baita haiei edo baimenari eragiten dion edozein aldaketa ere.
- Irakasleek araudi berriena eta prestakuntza arloko baldintzak ezagutzea eta berariazko titulazio edo prestaketa izatea, horretarako Sustapen Ministerioak zehaztatukoa alegia. (Irakasleek ezagupen didaktikoa eta pedagogikoa dutela egiaztatu behar dute, eta prestakuntzaren zati praktikoari dagokionez, gidari profesional gisa edo beste era bateko gidari gisa duten esperientzia frogatu beharko dute, ibilgailu astunak gidatzen irakasten ibili izana, kasu).
- Ematen diren ikastaroak aldez aurretik homologatutako ereduari eta eskudun organoari eginiko jakinarazpenari lotutakoak izatea.
Zentroak homologatzeko eskudun organoak zentroak eta haietan ematen diren hasierako koalifikazio edo etengabeko prestakuntza ikastaroak ikuska ditzakete. Dena den, eskudun organoak ikastaro bakoitza gutxienez behin ikuskatuko du, ikastaroaren hasiera data ez den beste egun batean jakinarazi bada. Zentroari emandako baimena baliogabetu edo eten egin dezake eskudun organoak, titularrari entzunaldia eman ondoren, baldin eta egiaztatzen bada baimena ematea oinarritu zen baldintzetakoren bat ez duela bete. Zentroak izaniko gorabehera eskudun organoari ez badio jakinarazi horretarako ezarritako epean eta ikuskapen batean hau egiaztatzen bada:
- Irakaslea edo emandako gaia ez badatoz bat eskudun organoari jakinarazitakoekin, organoak eten egingo du 6 hilabeterako zentroari emaniko baimena, berariazko ebazpen baten bidez eta zentroari entzunaldia eman ondoren.
- Ikasleen %50 edo gehiagok arrazoirik gabe ikastaroetan parte hartzen ez badute, eskudun organoak erabakiko du baimena bertan behera uztea ebazpen baten bidez eta zentroari entzunaldia eman ondoren. Baldin eta ikastaroan parte hartzen ez duten ikasleak % 25 edo gehiago badira, eskudun organoak eten egingo du sei hilabeterako zentroari emaniko baimena (Gorabehera hori bi ikastaro baino gehiagotan antzemango balitz zentroari emandako baimena baliogabetu egingo da).
Ikuskapen batean antzematen bada ikasle bat arrazoirik gabe ez dela ikastarora agertzen, eskudun organoak erabakiko du, berariazko ebazpenaren bidez eta interesatuari entzunaldia eskaini ondoren, ikasle horrentzat ikastaroak ez daukala inolako baliorik.
