Skip to top of page

Azterketak

Prestakuntza ikastaroa amaitu ondoren, gaitasun profesionalaren izangaiek azterketa egin behar dute ikastaroa amaitu eta 6 hilabete baino lehen.

  • Hasierako prestakuntzako azterketak test moduko 100 galdera izango ditu, erantzuteko 4 aukerekin. Gutxienez galdera 1 prestakuntza helburu bakoitzeko, gidabaimenaren arabera.

Bidaiarien garraioa egiten duten gidariek, eta salgaien garraio egiteko beren jarduerak zabaldu edo aldatzen badituzte, jada gaitasun profesionalaren ziurtagiriaren jabe izanik, 1. eranskineko 1. ataleko 1.4, 2.2 eta 3.7 helburuekin zerikusia duten ikastaroko atala egingo dute eta azterketa ere helburu horiei buruzkoa izango da. Salgaien garraioa egiten duten gidariek, eta bidaiarien garraioa egiteko beren jarduerak zabaldu edo aldatzen badituzte, jada gaitasun profesionalaren ziurtagiriaren jabe izanik, 1. eranskineko 2. ataleko 1.4, 1.5, 2.2 eta 3.7 helburuekin zerikusia duten ikastaroko atala egingo dute eta azterketa ere helburu horiei buruzkoa izango da. 

  • Azterketaren iraupena 2 ordukoa izango da.
  • Gainditzeko gutxienez 50 puntu lortu behar dira. Erantzun zuzenak puntu 1 gehitzen du, zuzena ez denak 0,5 puntu kentzen ditu. Erantzuten ez diren galderak edo erantzun bat baino gehiago dituztenak ez dute ezer balio. (Azterketen behin-behineko eta behin betiko ebazpena Interneten eta dagokion garraio bulegoetan argitaratuko da).
  • Azterketan aurkeztu beharreko datuen adibidea.
  • Azterketa idatziz edo ahoz egin daiteke. Galderak Sustapen Ministerioaren galdera bankutik (bakarra) aterako dira. Autonomia erkidegoek han sar daitezke aplikazio informatiko baten bidez.
  • Azterketak modu automatizatuan zuzenduko dira.
  • Urtean gutxienez 6 deialdi egingo dira. Deialdiak EBOn argitaratuko dira gutxienez lehen ariketa egin baino hilabete lehenenago, eta izena emateko 15 eguneko epea irekiko da gutxienez. (Adibidea: deialdia ekainean eta lehen azterketa irailean).

Hasierako koalifikazioa lortu nahi dutenek deitzen diren probetan eta beren bizilekua duten lurraldean egiten direnetan bakarrik parte har dezakete, ikastaroa non egin duten kontuan hartu gabe. Dena den, eskudun organoak behar bezala arrazoitutako baimena eman dezake azterketa beste lurralde batean egiteko. Eskudun organoak azterketa gainditu duen izangairen (zuzendua izan ondoren) Gidarien Gaitasun Agiria egingo du eta Garraio Erregistroko dagokion atalean ziurtagiria egin izana idatziko du.