Aintzintasunez edo prestakuntza azterketa bidez, C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, edo D+E kategorietako baimena indarrean duten gidariek, bost urtero berritu beharko dute. Lanbidea utzi duten gidariek eta beren prestakuntza profesionala egiaztatzeko txartela indarrean ez dutenek, etengabeko prestakuntza ikastaroa egin beharko dute jardueran berriro hasi baino lehen. Bidaiarien errepideko garraioa edo salgaiena egiten duten eta C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, edo D+E kategorietarako etengabeko prestakuntza ikastaroak egin dituzten gidariek, ez dute etengabeko prestakuntza egin beharrik izango kategoria horietako beste baimenentzako.