Skip to top of page

Ongi etorria GGAren eta TAKOGRAFO DIGITALAREN orrira (GIPUZKOA)

GGA, Gidarien Gaitasun Agiria, hasierako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza ikastaroak eginda daudela egiaztatzen duen agiria da, Europako edozein estatukidetako errepide publikoetan gidatzeko beharrezkoa dena. C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako gidabaimenen jabeak dira ziurtagiri hau lortu beharko dutenak Homologazioak zentroen baimena eta ikastaro zein azterketak, eskatzailearen bizilekuaren arabera dagokion Foru Aldundiak kudeatuko ditu.
Takografo digitalak, besteak beste, gidarien jardueren erregistro elektronikoak jasotzen ditu, eta 2006ra arte ibilgailuetan erabili den takografo analogikoa ordezten du.
Sistema kategoria desberdinetako txartel digitalak erabili daitezke:
-Gidariaren txartela.
-Enpresaren txartela edo txartelak.
-Kontrolatzaile-txartela.
Txartelak Gipuzkoako Foru Aldundian lortu behar dituzte gidariek, enpresek, entsegu zentroko teknikariek eta kontrolatzaileek, bizilekua lurralde historiko honetan dutenean.
Gaitasun profesionalaren ziurtagiriarekin edo takografo digitaleko txartelekin zerikusia duen edozein kudeaketa egiteko, aurrez, ordua eskatu behar da web honetan edo telefono hauen bidez ( txartel baikoitzeko zita bat eskatu beharko da, autonomoak izan ezik ) :
-943 11 20 11, takografo digitalaren txartelentzako
-943 11 20 26, gaitasun profesionalaren ziurtagirirako GGA

Goiko Barra

  • Hasiera

    Orri honetara esteka zuzena

    >>
  • Kontaktua

    Bidalketa inprimakia

    >>
  • Laguntza [FAQ]:

    ohiko galderak

    >>

Lehentasunezko Loturak