Skip to top of page

Salbuespenik ba al dago?

Ondorengo baldintzetako bat betetzen denean bakarrik onartuko da bizilekua nortasun agirian agertzen denaren desberdina izatea:

  1. Izangaiak egiaztatzea, errolda-ziurtagiriaren bidez, bere bizilekua Gipuzkoan izan duela azken urtean gutxienez ehun eta laurogeita bost egun naturaletan (185), probak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte kontatuta.
  2. Izangaiak modu sinesgarrian egiaztatu behar du, aurreko puntuan adierazitakoa baino epe laburragoan bere bizilekua Gipuzkoan izan arren, familia arrazoiek edo profesionalek eragin diotela bere bizilekua Gipuzkoara aldatzea.

    Baldintza hori ez da betetzat hartuko, iraupen zehatz bateko jarduera egiteko udalerri batean aldi bateko egonaldia izanez gero. Unibertsitatera, eskolara edo ikastetxera joateak ez dakar ohiko bizilekuz aldatzea.

  3. Beste lurralde batetan bizi den izangaia izanik, organo deitzaileak probetara aurkezteko emaniko baimena izatea, egiaztatutako arrazoiak medio.