Skip to top of page
Zer da GGA?

GGA siglak Gidarien Gaitasun Agiriari dagozkio.

Gidari profesionalek Europar Batasunak eskatutako ikastaro eta azterketak gainditu dituztela egiaztatzen duen agiria da.

Zein da helburua?

Errepideko garraio jardueraren kalitatea, segurtasuna (trafikoarena nahiz gidariena) eta zerbitzua hobetzea.

Prestakuntza motak: hasierakoa-etengabekoa

Bi motatako ikastaroak aurkezten dira hasierako gaitasun agiria lortzeko:

  • Ohiko modalitatea: :
    • 280 orduko ikastaroa (teoriko eta praktikoa).
  • Modalitate azkarra: :
    • 140 orduko ikastaroa (teorikoa eta praktikoa).

Programen edukiak, berdinak dira bi modalitateentzat.

Etengabeko prestakuntzaren agiria lortzeko modalitate bat bakarrik dago.

  • Modalitatea:
    • 35 orduko ikastaroa (teoria bakarrik).
Zer egiaztatzen du?

Gidarien gaitasun agiria ikastaro eta hasierako gaitasun azterketa gainditu ondoren jasotzen da eta, ondorioz, gidariaren izenean eginiko ziurtagiriak ziurtatzen du gidariak, gidabaimena (C eta D kategorietan) lortzeko prestakuntza jaso duela eta ondorengo arloetan aditua dela:

  • Segurtasun arauetan oinarrituta, zentzuz gidatzea.
  • Araudiaren aplikazioan.
  • Osasuna, bide segurtasun eta ingurumena, zerbitzua eta logistika.

Gidarien gaitasun agiria:

  • Gidabaimenik eduki gabe lortu daiteke.
  • Ez dauka aurreikusitako balio-denborarik, baina indarraldia, aurrikusitako epeetan titularrak prestakuntza jarraiko ikastaroak egiteari lotuta dago. (5 urtetik behin gutxienez).
  • Organo eskudunek emango dute, bidaiarien garraio publiko diskrezionala eta salgaien garraioa egitea gaitzen duten baimenak ematen dituztenak, alegia.