Skip to top of page
Nola Homologatzen dira Ikastaroak

Zentroa baimendu duen administrazioko organo berak homologatzen ditu prestakuntza ikastaroak.

  • Baimendutako prestakuntza zentroan ematen diren ikastaroek aurretik homologatutako eredu bat jarraitu behar dute.
  • Ikastaro eredua homologatua izan dadin zentroak memoria bat aurkeztu beharko du ondorengo xehetasunak adieraziz:
    • PDF formatuan eta digitalki sinatua.
    • Ikastaroan emango diren gaien programa garatua (emango diren gai guztiak jasoko ditu).
    • Ikastaroaren eta ikastaroaren modulo edo zati bakoitzaren iraupena.
    • Gidatze praktikari eskaini zaizkion orduak eta, behar izanez gero, goi mailako simulagailuari horietako zenbat ordu eskaini zaizkion.
    • Ikastaroa emateko behar den irakasle kopurua, bakoitzaren titulazioa eta bakoitzak emango dituen gaiak azalduz, bere espezialidadearen arabera.
    • Ikastaroan parte hartu dezaketen ikasle kopurua (gehienez 20).
  • Memoria aztertu eta ikastaroaren edukiak eskatutako gai guztiak jasotzen dituela egiaztatu ondoren, eta irakasleek, proposatutako bitartekoek eta iraupena egokiak direla ikusita, eskudun organoak homologatu egingo du ikastaroa, eta homologazioa garraiolarien eta jarduera osagarrien garraio enpresen erregistro orokorrean inskribatuko da, eta zentroari dagokion ikastaro zenbakia esleituko zaio. Ikastaroaren homologazioaren ebazpena posta arruntez bidaliko da, edo telefonozko mezu bidez edo posta elektroniko bidez, hala eskatuz gero.
  • Homologazioa 5 urterako izango da. Zentroak luzapen bat eska dezake, baldin eta organo administratiboak ikastaroaren edukia eta ezaugarriak egokitzat jotzen baditu.
  • Sustapen Ministerioak bertan behera utz ditzake indarrean dauden prestakuntza ikastaroen homologazioak, Errege Dekretuaren edukiak aldaketak izanez gero, ondorengo gaie hauei buruz:
    • Hasierako prestakuntzako ikastaroen modalitateetan.
    • Hasierako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza gaien programan.
    • Ikastaroaren mekanikan eta edukian.

Pertsona bat (fisikoa nahiz juridikoa) zenbait zentroren jabe bada, homologatutako edozein ikastaro eman dezake horietan, beste homologazio bat eskatu gabe.

Ikastaroen garapena
  • Ikastetxeko zuzendariak sinatutako komunikazio bat bidali behar da internet bidez ikastaroak emango diren lurraldeetako eskudun organora, ikastaroa hasi baino 10 egun lehenago, ondorengo datuak erantsita:
    • Ikastaro mota, hasierako prestakuntza, ohikoa edo azkarra den adieraziz, edo eta etengabeko prestakuntza den, eta homologatutako zein ikastaro eredua jarraituko den.
    • Ikastaroaren hasiera eta amaiera data eta ikastaroaren programazioa, ikastaroaren ordutegia eta edukiak barne.
    • Froga eta ariketa praktikoak non egingo diren, instalazioak, data eta ordutegiak.
    • Ikastaroa emango duten irakasleen zerrenda, bakoitzaren espezialitatea adieraziz.
    • Ikastaroan parte hartuko duten ikasleen zerrenda (izen-abizenak, NA edo pasaportea) eta baita zein motatako gida-baimenaren jabe diren ere (indarrean daudenak).

Eskudun organoak ikastaroa homologatuta dagoela egiaztatuko du eta erreferentzi zenbaki bat emango dio, homologatutako ikastaroa eta baimendutako zentroa lotuz. Ikuskapen lanak ere egingo ditu.

  • Ikastaroari buruz jada aurkeztutako datuetan izaniko edozein aldaketa Internet bidez jakinaraziko da honako aurrerapen honekin:
    • Ikastaroaren edukia edo haren hasiera, garapen edo amaiera dataren aldaketa, ikastaroa hasteko aurreikusitako data baino 24 ordu lehenago, gutxienez.
    • Ikastaroa eman behar duen irakasle baten ordezkapena, irakasle horrek ikastaroa ematen hasi behar zen eguna baino 24 ordu lehenago, gutxienez.
    • Ikasleek beraiek ikastaroa beren kabuz uztea (edo ikastaroaren orduen %10 edo gehiagotara huts egiteagatik kanpo uztea) gertatu bezain laister. (Prestakuntza zentroak ikastarotik kanpo utz ditzake ikastaroa baliagarria izateko eduki garrantzitsuak jasotzen dituzten ataletan parte hartu ez duten ikasleak).

Sustapen Ministerioko erregistro telematikoaren sistemak egiaztatuko ditu jakinarazitako komunikazioek epeak errespetatzen dituzten eta homologatutako ikastaroaren ezaugarriak zalantzan jartzen dituzten.

  • Ikastaroa amaitzean (eta amaiera eguneko ondorioekin), ikastetxeko zuzendariak prestakuntza teoriko eta praktikoa egin izanaren ziurtagiri bat bidaliko dio ikasle bakoitzari eta internet bidez eskudun organoari jakinaraziko dio ikastaroaren amaiera eta ikastaroa gainditu duten ikasleen zerrenda (izen-abizenak, NA, jaiotza data eta lekua, helbidea, argazki digitalizatua eta gidabaimena, izanez gero).

Jakinarazpena jasotakoan, eskudun organoak garraiolarien eta garraioaren jarduera osagarrian erregistro orokorreko dagokion atalean inskribatuko du gidariek (ikasleek) ikastaroa egin dutela. Ikastaroaren ziurtagiriak 6 hilabeteko balioa du, hori delako azterketa egiteko epea ikastaroa amaitzen denetik. Azterketa ez bada gainditzen edo ez bada egiten, ikastaroa berriro egin beharko da.

Ikastaroaren balioaniztasuna

GGA lortzeko ikastaroen gaien edukia bide segurtasunarekin lotuta dago eta bat dator 2005eko uztailaren 19ko 17/05 Legeak, puntutako gidabaimena eta puntuak berreskuratzeko sentsibilizazio ikastaroak arautzen dituenak, xedatutako edukiekin. Horrela, gidari profesioanalek galdutako puntuak berreskuratu ditzakete etengabeko prestakuntza ikastaroaren bidez, baldin eta horretarako ezarritako baldintzak guztiak betetzen dituzten zentroek eskainitakoak badira.

Etengabeko prestakuntza ematen duen ikastetxeak ez baditu puntuak berreskuratzeko edo gidabaimena lortzeko ikastaroa emateko baldintzak betetzen 3. puntuan adierazitako gaiak (osasuna, bide segurtasuna eta ingurumena, zerbitzua eta logistika) baldintzak betetzen dituen beste zentro batekin hitzartu ditzake eta, horrela, etengabeko prestakuntza ikastaroak ez du baliogarritasuna galduko.

Etengabeko prestakuntza ikastaro honekin gehienez 4 puntu berreskuratu daitezke.

Gidatze profesionaleko hezkuntza arrazionalizatzeko eta interesatuta daudenak jaso prestakuntza eskema arrazionalizatzeko, salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuen gidariak gaitzeko ikastaroak ematen dituzten zentroek , aldiberean, gidarien gaitasun agiria lortzeko ikastaroak eman ditzakete.

Salgaien garraioaren ikastaroak garraio ikastaroak errepidez salgai arriskutsuak garraiatzeko lizentzia lortzeko ere balioko du.