- Gidari profesionalei beren lana egiteko ezagupenak berritzeko aukera ematea, errepideko segurtasuna eta erregaien kontsumoaren arrazionalizazioa azpimarratuz.
- Hasierako prestakuntzan, hau da, gidarien gaitasun agirian GGA, ikasitako ezagupenak berrikusi eta sakontzea. Horregatik etengabeko prestakuntza GGA izan eta ondorengo 5 urte igaro aurretik egin beharko da.
Aintzintasunez edo prestakuntza azterketa bidez, C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, edo D+E kategorietako baimena indarrean duten gidariek, bost urtero berritu beharko dute. Lanbidea utzi duten gidariek eta beren prestakuntza profesionala egiaztatzeko txartela indarrean ez dutenek, etengabeko prestakuntza ikastaroa egin beharko dute jardueran berriro hasi baino lehen. Bidaiarien errepideko garraioa edo salgaiena egiten duten eta C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, edo D+E kategorietarako etengabeko prestakuntza ikastaroak egin dituzten gidariek, ez dute etengabeko prestakuntza egin beharrik izango kategoria horietako beste baimenentzako.