Skip to top of page
Ba al dago prestatzaileak prestatzeko arauturiko ikastarorik?

 Une hauetan Ez.  Errege dekretu honen aplikaziotik lortutako esperientziaren arabera, Sustapen Ministerioak prestaketa irizpide bereziak arau ditzake, Errege Dekretuan araututako ikastaroak eman behar dituzten irakasle edo prestatzaile guztientzat edo batzuentzat.

Beraz, gaur egun ezin da ikastaro baten homologazio orokorrik egin,  ikastaroa egin dutenak  Estatuko leku batean edo bestean eskaini behar diren ikastaroetan irakasle bezala onartuak izango direla bermatuko duenik. 

Nire bizilekua ez den beste probintzia batean egin al dezaket azterketa?

Ikastaroa non egin den kontuan hartu gabe, izangaiaren ohiko bizilekuari dagokion probintzian egingo da azterketa.

Indarrean dagoen nortasun agirian agertzen den helbidea hartuko da ohiko bizilekutzat. 

Salbuespenik ba al dago?

Ondorengo baldintzetako bat betetzen denean bakarrik onartuko da bizilekua nortasun agirian agertzen denaren desberdina izatea:

  1. Izangaiak egiaztatzea, errolda-ziurtagiriaren bidez, bere bizilekua Gipuzkoan izan duela azken urtean gutxienez ehun eta laurogeita bost egun naturaletan (185), probak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte kontatuta.
  2. Izangaiak modu sinesgarrian egiaztatu behar du, aurreko puntuan adierazitakoa baino epe laburragoan bere bizilekua Gipuzkoan izan arren, familia arrazoiek edo profesionalek eragin diotela bere bizilekua Gipuzkoara aldatzea.

    Baldintza hori ez da betetzat hartuko, iraupen zehatz bateko jarduera egiteko udalerri batean aldi bateko egonaldia izanez gero. Unibertsitatera, eskolara edo ikastetxera joateak ez dakar ohiko bizilekuz aldatzea.

  3. Beste lurralde batetan bizi den izangaia izanik, organo deitzaileak probetara aurkezteko emaniko baimena izatea, egiaztatutako arrazoiak medio.
Etengabeko prestakuntza ikastaroetan, izangaiak ikastaroa egiteko itxaron egin behar al du Errege Dekretuan adierazitako datara arte? Edo, aldiz, egoki deritzonean egin al dezake azterketa?

Etengabeko prestakuntza ikastaro osoa gainditu izana ziurtatzen duen gaitasun profesionalaren ziurtagiria eskuratuta izateko azken eguna bakarrik jasotzen du Errege Dekretuak.   (Epe muga horiek webgune honetan ikus daitezke, “Etengabeko prestakuntza” atalean).

Etengabeko prestakuntzako ikastaroak burutu daitezke etenaldiak eginez?

Etenaldiak eginez burutu ahalko dira baldin eta:

  1. Baimendutako prestakuntza zentro berean egiten badira ikastaroak.
  2. Urte naturalean burutzen badira.
  3. Gutxienez, 7 orduko iraupena badu.

C motako gidabaimena daukat 1996ko maiatzaren 15etik, GGA behar ahal dut? noiztik?

Ez duzu hasierako prestakuntza behar, GGA automatikoki onartuko zaizu. Hala ere 35 orduko etengabeko prestakuntza ikastaroa egin beharko duzu ondorengo data baino lehen:
























Gidabaimena


Lehenengo etengabeko prestakuntza ikastaroa

Bidaiarien garraioa

2008/09/11
baino lehen ateratakoa


2011/09/10 eta 2015/09/10 artean


Bidaiarien garraioa
(D1, D1+E,
D o D+E kategoriak)


1 edo 2


3 edo 4


5 edo 6


7 edo 8


9 edo 0


bukatutakoa


2011ko irailaren 10a


2012ko irailaren 10a


2013ko irailaren 10a


2014ko irailaren 10a


2015eko irailaren 10a


baino lehen

salgaien garraioa

2008/09/11
baino lehen ateratakoa


2012/09/10 eta 2016/09/10 artean


Salgaien garraioa
(C1, C1+E,
C, C+E kategoriak)



1 edo 2


3 edo 4


5 edo 6


7 edo 8


9 edo 0


bukatutakoa


2012ko irailaren 10a


2013ko irailaren 10a


2014ko irailaren 10a


2015eko irailaren 10a


2016ko irailaren 10a


baino lehen

Nork homologatzen ditu zentroak?

Zentroen homologazioa zure zerga egoitzari dagokion Foru Aldundiak egingo du.

Prestakuntza ikastaroa bukatuta, zer epe daukat azterketara aurkezteko?Zer balio dauka zentroaren ziurtagiriak?

Ikastaroa bukatuta 6 hilabete dituzu azterketa egiteko, eta zentroak emaniko ziurtagiriak 6 hilabeteko balio dauka. Epe horretan aurkeztu beharko duzu azterketara.

Garraiolari jarduera egin ahal izateko lanbide-gaitasunaren ziurtagiria baldin badut, GGA (gidarien gaitasun agiria) ere behar al dut?

Bai, bi baldintza desberdin dira. Ibilgailu zehatz batzuk gidatzeko gaitasun profesionala aitortzen du GGAk (gidarien gaitasun agiriak). Lanbide-gaitasunak, berriz, garraiolari lana egin ahal izatea ahalbidetzen du.
 
Hala eta guztiz, Sustapen ministroaren aginduz, hasierako trebakuntzako ikastaroaren zati batera joatetik nahiz horri dagokion azterketatik salbuetsi ahalko da, garraiolari jarduera burutu ahal izateko lanbide-gaitasunaren ziurtagiria eskuratzerakoan ikastaro hartan ematen diren ikasgaiak gaindituta badaude.