Skip to top of page
Azterketaren behin behineko emaitzak ( Urtarrilako 27ko Deialdia )
Dokumentuak jaitsi: onartuen behin behineko zerrenda, onartuen behin betiko zerrenda eta azterketen emaitzak.
Ordua eta tokia Urtarrilak 27ko azterketarako
2012ko deialdien oinarri arautzaileak

2011 an sei deialdi egingo dira. Probak urtarrilaren, martxoaren, maiatzaren, uztailaren, irailaren eta azaroaren bigarren hamabostaldian egingo dira.

Izena emateko lekua

Probetan parte hartu nahi dutenak eskaera hemen aurkeztu behar dute Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko erregistroa:

Julio Caro Baroja plaza, 2 – Atzealdea. Beheko solairua. 20018 Donostia.

OHAR GARRANTZITSUA !!!

Dokumentu honen bi ale atera behar dira.

AGIRIA ETA TXARTELAREN ESKAERA ORRIA

Behin azterketa egin eta gainditu ondoren, jaitsi daitekeen dokumentuaren bidez, ziurtagiria eta txartela egiteko eskatu beharko du interesatuak. Eskaera horretan adierazi beharko du nola jaso nahi dituen.

Dokumentu horri azterketaren tasen orria (TASA fitxa) gehituko zaio, horiek ordainduta daudela erakusten duen bankuko egiztagiriarekin batera.

Aurkeztu beharreko agiriak:

Probetan parte hartzeko eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira :

  1. Gidarien Gaitasun Agirirako (GGA) probak egiteko eskaera (1. eranskineko ereduan) 1.go eranskina behar den bezala beteta.
  2. Tasa ordaindu imanaren ordainagiria, erakunde finantzarioak behar bezala beteta eta balioztatua.( 2. eranskineko ereduan)
  3. Indarrean dagoen NAren fotokopia edo hura berritzen izatearen frogariaren kopia edo, hala dagokionean atzerritarren nortasun txartela.
  4. N.A.N.-n agertzen den helbidea ez bada Gipuzkoako Lurralde Historikokoa, Gipuzkoako erroldako ziurtagiria, bigarren oinarriko 1-2 puntuaren arabera edota deialdia egin duen organoaren baimena, Lurralde Historiko honetan azterketa egiteko