Skip to top of page
Nori dagokio / Salbuetsiak

C1, C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E kategorietako errepideko bidaiarien edo salgaien garraioko ibilgailuen gidari profesionalei eragiten die, Europako edozein estatukide diren enpresetakoak, alegia.

Ondorengo ibilgailuen gidariak salbuetsita daude:

  • Gehienezko abiadura 45 km/h duten ibilgailuei.
  • Indar armatuek, babes zibilekoek, suhiltzaileek eta segurtasun indarrek (edo aipatutako indarren eta erakundeen kontrolpean daudenek) erabiltzen dituzten ibilgailuak.
  • Teknikoki hobetzeko, konpontzeko edo mantentzeko errepidean entsegu-probak egiten dituztenak (edo berriak edo eraldatuak eta oraindik zirkulazioan jarri ez direnak).
  • Larrialdietan erabiltzen direnak (edo salbamendu lanetara bideratutakoak).
  • Gidabaimena lortzeko erabiltzen diren ibilgailuak (edo gaitasun profesionalaren ziurtagiria lortzeko erabiltzen direnak).
  • Bidaiarien edo salgaien garraio pribaturako erabiltzen direnak (Lurreko Garraioaren Antolaketa Legearen 101. artikulua eta lege horren Erregelamenduaren 156. artikulua).
  • Gidariaren lanbiderako tresneria garraiatzen duten ibilgailuak, betiere ibilgailua gidatzea gidariaren jarduera nagusia ez denean.
Non egin daitezke ikastaroak?

Gidarien gaitasun agiria eta etengabeko prestakuntzarako ikastaroak, administrazio publiko eskudunak baimendutako ikastetxeetan bakarrik egin daitezke.

Espainian hasierako prestakuntza lor dezakete:

  • Gidarien gaitasun agiria eskuratzeko izangai direnak, betiere Europar Batasuneko estatukide bateko izan eta bere ohiko egoitza Espainian dutenek.
  • Hirugarren herrialde bateko izangaiek, bere lana egoitza Espainian duen enpresa baten egiten badute edo Espainian bizileku iraunkorrerako baimena eman bazaie (edo aldi bateko lan eta bizileku baimena). 

Ohiko bizilekua edo eta Espainian lan egiten duten izangaiek, Espainian jarraitu dezakete etengabeko prestakuntza.

Nola egiaztatzen da GGA?

Foru Aldundi eskudunak, etengabeko edo hasierako prestakuntza azterketak gainditzen dituen ikasle bakoitzari dagokion txartela igorriko dio.

Txartelaren indarraldi epea, 5 urtekoa izango da gehienez.

  • GGA txartel berri bat egiteak, aurrekoaren erretiratzea dakar.
  • GGA txartela internet bidez eskatu daiteke edo garraio bulegoetara bertaratuz. 

Gidariaren Gaitasun Agiria izatea behartuta dauden gidariak, ibilgailua gidatzearakoan bertan eraman beharko dute, lanbide prestakuntza txartela.